Beste urrats bat

Erabiltzailearen aurpegia

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Beste urrats bat'.

estatuek egitura zurrunak izaten dituzte. Malgutasun falta horrek laguntzen die beren baitarik sortutako aldaketa nahiak geldiarazteko, eskeletoa dardar jar liezaiekeen ekinbide orori galga jartzeko. Espainiar estatuaren kasuan, ez du edozein moduz onartuko 500 urteko “egonkortasuna” zalantzan jarriko lukeen abenturarik. Eta inork horrelakorik abiatu nahi balu, aurrean izango du bere egitura fosilduaren hormatzarra.

“Konstituzioaren aldaketarik nahi balitz, badaude horretarako bideak” esan du Borrel ministroak, telebista alemaniar batean egiten ari zitzaizkion elkarrizketa moztu aurretik. “Kataluniarrek ez dituzte bide horiek errespetatu, euskaldunek bai.” Nazioartean mezu hori hedatu nahi dute, Kataluniako aferaren ondorio enpatikoak saihestea xede. Ibarretxe lehendakariak kongresura eramandako Estatutu Berriaren proposamenarekin egin zuten kudeaketak indar-husten du argudioa. Alde bikotasunari, transbertsalitateari, bideak ixten zaizkionean, are ageriago gelditzen da herri-ekimenetik sortutako mugimenduen beharra.

NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide