Bere eskas eta guzti

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko mar. 11a, 06:29
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Bere eskas eta guzti'. Irakurri:

Balirudike Audientzia Nazionalak buztina bezala moldeka dezakeela legedia, eta zernahi forma emanik ere aise lor dezakeela hasieratik jomugan duen helburua. Altsasuko gazte batzuek 2016ko urriaren 15ean bi Goardia Zibili egindako erasoa ez bide zen terrorismo ekintza izan, baina espetxe zigorrak lehenean utzi ditu, gazteetako batena salbu. Buztin berarekin moldatu eta moldekatu dute, lehen pitxarra zena orain teila da, baina lehen ura pozoitzen zuen eta orain itoginez josia da. Mendekuaren eta zigor zentzagarriaren ikuspegitik baizik uler ez daitekeen epaiak beste itaxura bat eragin du herritarren eskubideen aterki gisa batere sinesgarritasunik eskaintzen ez duen epaitegian.

NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide