Familia aterpe

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko mar. 4a, 06:10

Aste honetako Xabier Euzkitzeren iritzi artikulua:

Tradizioa, dogma edo erlijioa izaten ditu eskuin fundamentalistak menderik mende ezarririk etorri zaizkigun erakunde, estamentu eta ohiturak aldatzeari uko egiteko oinarri. Esate baterako, sexu bereko pertsonen ezkontzaren aurka daude Vox eta PP alderdiak edo eliza katolikoa, denek ere armairuak mukuru beteak izan arren. Baina gizartea aurrera doa eta harreman edo familia ereduak etengabe aldatzen ari dira.

Duela zenbait urte, Zarauzko Neguetxen afaldu, gaua pasatu eta gosaltzeko aukera bazuela jakinarazi zioten kalean kartoizko ohaxka baten gainean etzanda ikusi zuten etxegabe bati. Borondaterik eta asmorik onenez egindako eskaintzari, baina, gizonak muzin egin zion: “Badakit nik badudala aukera hori, baina zakurrik ezin dezaket han sartu, eta nik ez dut familiako kiderik kanpoan uzten.”

Jarraitu iritzia irakurtzen Noticias de Gipuzkoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide