Heriotzean ere baikor

Erabiltzailearen aurpegia

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Azkenak berdinduko gaitu, harexek bakarrik. Eta denok iritsiko gara azken horretara, baita makalena ere. Heriotza dugu helmuga ziur bakarra, badakigu harrapatuko gaituela, baina ez diogu begietara begiratu nahi izaten. Saihestu egiten dugu, hartaz hitz egiteak bere aztaparretatik libratuko bagintu bezala.

Heriotzak berdindiko gaitu, bai, baina hara bitartean ez dugu ibilbide berdina izaten. Batzuek bidea erraztu, alaitu, edertu, aberastu egiten digute. Aitor Sarasua bertsolaria eredu. Ibili eta bizi izan den leku guztietan, Aretxabaletan, Orion edo Itsasun, berezko argi, goxotasun eta baikortasunez kutsatu ditu bizikide eta bazter guztiak. Nortasun eta izaera hori atxiki du hain gazterik erasan zion gaixoaldi osoan, baita bizitzaren azken arnasetan ere. Beti alai, beti jostari, errimatuz erantzuten bide zien “zer moduz, Aitor?” galdegiten ziotenei: gogor, egonkor, egoskor… Erabat itzaltzen ari zela galdegin zion azken aldiz alaba Maddik: zer moduz, Aitor? baikor.

Atzoko hiletan nik ezagutzen ez nuen kanta bat eman zuten, Aitorrek berak zendu berri zen adiskide bati idatzitako hitzekin egina. Atzo Aitorri berari kantatu zioten. Hunkiturik bezain baikor.

Bizi-argia piztean

Nork erran du ilun beltzean

bizi hau itzaltzen denean,

dena hortan bukatzen dela?

Oroimenean, bihotzaren magalean,

joan zirenek badiraute airean,

usainak bezala.

 

Jarraitu irakurtzen Noticias de Gipuzkoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide