Goazen!

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko aza. 12a, 09:04

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Gaur izango da Behobia-Donostia lasterketaren 54. edizioa. Ez dakit ziur zenbat aldiz egin dudan, hamarren bat edo. Hiru ditut bereziki gogoan. Lehenbizikoa laneko lagunekin, Sorginen Laratzaren garaietan: Estitxu, Mikel, Raul… Asko prestatu gabeak ginen, ikaraz joanak. Baziren batzuk abiatu baino ordubete lehenago berotzen hasitakoak, Behobiako biribilgune handietako batean jira eta buelta. Gu begira. Ordu laurden inguru falta zi-tzaigula, bueltaren bat eman beharko genuela esan nien. Mikelen erantzunak grazia ederrean bistaratu zituen gure beldurrak: “gero ez al dugu hori falta izango?” Bi orduz azpitik egitea zen helburua, eta denok ongi lortu genuen.

2009an prestatu nintzen ondoen. Ez Behobiarako, Donostiako maratoirako baizik, baina hiru aste lehenago zenez, prestaketarako ere ondo zetorkidan. Eguraldi ezin petralagoa egin zuen, euria goian-behean. Pontxo tankerako xira handi bat eraman nuen, eta autobusetik irteterako jantzi. Jaisterakoan, pontxoaren barrena zapaldu, irrist egin, erori eta sekulako kolpea hartu nuen iztar-albo batean. Hala beharko zuen, ez zidan lanik eragotzi behintzat. Iruna iritsi aurretik, lehen kilometroa osatzerako, artean izerdi tantarik ere bota gabeak ginela, egundoko kazkabar erauntsia izan genuen. Gero, bide osoan haize zakarra. Halere, lasterketa bikaina egin nuen. Neure mailan, jakina.

Atzo, igandea, Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako artikulua. Jarraitu irakurtzen, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide