Lentzeria

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko urr. 15a, 16:01

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Badira ardagaia baino lehorragoko zerbitzari eta saltzaileak, sekula egun onik eman edo irribarrerik egiten ez dutenak. Bestalde, ezagutzen dut ongi etorri, eskerrik asko eta bidaia ona izan esaten duen makinaren bat ere, irribarre egiten duenik ez.

Mundu robotizatu baterantz omen goaz. Bosturteko gutxi barru makinek egingo omen dituzte gaur egun pertsonen ardurapean dauden hainbat zeregin. Ari dira telebistako albistegiak aurkezle birtualek emango dituztela esaten ere. Hurrengo pausoa pilota emankizunak esatari birtualek egitea izango da. Eta ondorengoa robotei pilotan jokatzeko programak instalatzea. Hasieran hezur-haragizkoek estutuko dituzte, baita irabazi ere agian, Kasparovek IBM etxearen Deep Blue ordenagailuari bezala, baina berehala gaindituko lituzkete. Makinak emango liokeen abiadurak pilotaririk indartsuenaren eskumuturrari egingo lioke klaxk.

Jarraitu iritzia irakurtzen Noticias de Gipuzkoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide