Gure zirkua

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko ira. 3a, 09:04

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Bagenekien Zarautza zetozela, eta zain geunden. Duela ia bi aste sumatu genituen karpa muntatzen. Jakin-minez inguratu eta begira geratu gintzaizkien, urrun samarretik. Talde handi bat lanean, denak euskaraz. “Iker Galartza eta Joseba Usabiaga ere hor ariko dira” esan nien haurrei, eta ezetz erantzun zidaten, muntaketa lanak ere nola egingo zituzten ba eurek! Han ari ziren, bai. Bezperan Gorlizen goizaldean bukatu, dena jaso, goizean goiz Zarautza etorri, bertan eraiki eta... Galartzak hantxe geratu behar lotan, tresneriaren zaintzan.

Ez naiz zirkuzale handia. Cirque du Soleil ikusia dut behin baino gehiagotan, baita urruneko emanaldietan ere, baina hura mundu mailako ikuskizunik handienetako bat da. Zirku hitzak iradokitzen digun hori ikustera ez naiz neure jakin-minez joan izan, haurrena asetzearren baizik.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide