Kartzelatik tabernara

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko eka. 25a, 08:46

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Sexua askatasunez eta norberak nahi duen aldaeretan bizi ahal izatea gizarte modernoaren lorpena da. Aurtengo sanferminetan ere bat baino gehiago izango dira sexuaz gozatzeko borondatez joango direnak, eta ez denak neska bat-mutil bat formatuan.

Aurreko esaldiko hitzetako batean dago auziaren gakoa: borondatea. Neska batek –mutilekiko bahea beti da laxoagoa buru ertsientzat– mutil batekin baino gehiagorekin esperientzia bat bizi nahi izatea moral, etika eta gizarte-arau guztiez kanpokoa irudituko zaio hainbati. Arazoa ez da norberari zernahi iruditzea, besteei norberaren arau moralen arabera jokarazi nahi izatea baizik. Horrelako fantasiak jende askok ditu baina, koka dezagun testuingurua; ezkaratze bateko eskail-buru estu batean gertatu zen dena;sei pertsona ziren tartean, 18 urteko neska bat eta hura adinez eta pisuz bikoizten zuten bost mutil;neskaren baimenik gabe grabaturiko bideoetan, auskalo noiztik dutxatu gabeko bost ezezagunen zakilak agertzen dira neskaren ahoan;preserbatiborik gabeko sarketak egin zizkioten, baginan zein uzkian. Eta orain dator galdera: zein burutan sar liteke norbaitek halakorik bere borondatez egitea?

Jarraitu iritzia irakurtzen Noticias de Gipuzkoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide