Abstraktua

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko mar. 5a, 09:10

Arco azokari gezi ugari jaurtitzen dizkiote. Artista askok errefusatzen eta baztertzen dute, ikuspegi komertzial soilaren irizpideen baitako merkatua delakoan. Han presentzia dutenek, aldiz, izaterik lortu ez dutenen bekaitzari egozten dizkiote kritikak. Edonola ere, beti ematen du zeresana franko.

Arte abstraktua, subjektibotasunaren aterkipean, hala moduzko edozei sorkuntza bere baitan hartzen duen kontzeptua dela uste du askok, lan kaxkar eta lardatsari bide ematen diona. Arrazoiketa horren harira, Espainiako telebista kate batek amarru bat prestatu du. Bi eta hiru urteko haurren gela batera joan dira, dozena bat ume hartu dituzte eta hainbat margo eman dizkiete, mihise zuri batean nahi dutena egiteko lizentziarekin. Pintzelez hasieran, eskuz gero, mihisea erabat margotu dute. Lehortzen utzi ondoren, markotik askatu, tolestu eta ezkutatu egin dute, Arcoko segurtasun neurriei ixkin egiteko. Bai lortu ere. Berriz muntatu eta ertz batean eskegirik, ikusmiran zebiltzan artezaleen iritziak bildu dituzte;oso obra konplexua da, meditazio asko dago atzean. (.) Egilearen nahigabea eta tristura islatzen du. (.) Zolitasuna, korronteak... (.) Bistan da esperientzia handiko artista dela, bide bat bilatzeko desesperazioa ikusten da. (.) Karga erotiko handia du, erreprimituriko sexualitatea dago honen atzean. (.) Kolore nahasketa hori oso landua da (.) 15.000 euro balio duela? Ez zait asko iruditzen...

Jarraitu irakurtzen Noticias de Gipuzkoan Xabier Euzkitzeren iritzi artikulua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide