Munstroak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko ots. 11a, 23:59

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Azken boladan adin txikikoek, oso txikikoek, burututako zenbait delitu eskandalagarrik astindu gaituzte. Bilbon jazo dira horietako batzuk. Zornotzar bat hil zuten lehenik, beste gazte bati begia galarazi ondoren, adineko senar-emazteak hil gero.

Oraindik pilotaz edo baloiaz jostetan ibili behar lukete adinez, arinaren arinez. Edo tabletaz, nahiago baduzue. Baina eraso egin eta lapurtzeko biltzen dira, horretarako behar bezala antolatu eta armaturik. Adineko senar-emazteak hiltzeaz akusaturietako bati “maite zaitut!” oihu egin zion amak, poliziak hilketa burutu zuten etxea ikuskatzera eraman zuenean. “Zernahi egin edo nornahi hiltzen duzularik ere berdin-berdin maiteko zaitut” adierazi nahi ziola zirudien. Zuretik ezpala. Zur hori geure gizartearen baitakoa izan, ordea.

10 eta 14 urte bitarteko lau mutikok, hiru anaiak eta lehengusu batek, 9 urteko umea bortxatu dute. Espainian gertatu da, Andaluzian, Jaengo herri batean. Ez dute herritik urruneko lastategi batera ez inongo leku ezkututara eraman. Eskolan bertan gertatu da, komunetan, jolas-orduan. Medikuek bortxaketarekin bateragarriak izan litezkeen zauriak atzeman zituzten, eta haiek aktibatu zuten protokoloa. Ez da izan eraso egin dioten lehen aldia, baina mehatxupean behar-tzen zuten isilik egotera.

Jarraitu iritzia irakurtzen Noticias de Gipuzkoan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide