Youssef

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2018ko urt. 8a, 08:37

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Hirugarren epaiketari egingo dio aurre Pablo Ibarrek. Aurrekoetan kondenatzeko erabili zituzten susmo funtsgabe berberak ditu ardatz berriz ere fiskaltzak. Ez dago froga izena merezi duen ebidentziarik. Argazki txar bat, ilunantzekoa, zeharkakoa, latino batena. Hori dute helduleku, eta horixe aski berriz ere heriotza-zigorra eskatzeko.

Milioika latino bizi dira Floridan. “Yo no soy latino, soy vasco” oldartu zen John Garamendi potikari kaliforniarra norbaitek haren aurkezpen erratua egin zuenean. Floridako hilketaren osteko egunetan, herritarren arteko izua baretzea hain beharrezkoa zen uneetan, aita Ibañarrietakoa duen bat harrapatu zuten pagaburu. Gaizkilea beltza edo latinoa izatea sinesgarriago da, menturaz. Orain txilabadun bizardunek ere balioko lukete.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide