Putzaren hurrengo

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko abe. 27a, 09:39

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Benetan gozagarriak izaten dira hauteskunde gauak emaitzak norbere desioekin bat datozenean. Ehunekoek aurrera egin ahala -ese recuento corresponde a las mesas pequeñas, a la zona rural, luego todo cambiará- autodeterminazioaren aldeko alderdien baturak eutsi egiten zion. Eta Espainiako iritzi publikoaren gehiengo osoak kontaketa amorruz eta sinesgogortasunez jarraitzen zuen bitartean, Katalunian herritarren bozka inoiz baino ugariagoek erabakitzeko eskubidearen aldekoena berretsi zuten.

Orain karma deitzen diote horri. Lapur batek zerbait ostu eta ihes egiten hasi bezain laster istripu bat izaten badu, karma da. Handi bat, handiago izatearen arrazoi soilez, txiki bat jotzen hasi eta honek xehatzen badu, hori ere karma da. Bat-bateko karma. Katalunian ikusi dugu, argi eta garbi. Konstituzioaren indarrez agintea hartu zutenek gaitzeko zartada hartu dute.

Jarraitu loturan artikulua irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide