Gizajo motzak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko abe. 11a, 09:10

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

“Buatxabal! La ostia gaituk. Europa osoa oinpean diagu, inon ez zagok guk besteko izurik eragiten duen jarraitzaile-talderik. Guk bisitatu behar ditugun hirietan poliziak aurrez ohartarazten ditik herritarrak, kontuz ibil daitezen, eta ostalariak, terrazarik jarri ez dezaten. Skopje ta Trondheim suntsi genitian, eta orain Sansebastianen izan gaituk.

Han ez diagu hainbesteko txikiziorik egin. Izan ere, inork ez ziguan kontra egiten, hi! Kaka-jendea duk! Basko puta horiek bortitz fama bai, baina garai batean beharko ziteak biolentoak, orain ezertarako barrabilik ez ditek.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide