Lau haizetara

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko aza. 13a, 09:41

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Gogoratzen duguna edo dakiguna baino gehiago da jada oroimenetik ihesi joana. Horregatik da hain beharrezko tarteka-marteka, etengabe agian, disko gogorrean historiaren karpeta irekitzea. Era guztietako biktimak gogoratu ditugu asteon. Denei egin diegu omen, orduan ohoratu genituenei eta deitoratu gabe utzitako erasoen biktimei. Izan ere, gutariko bakoitzaren hemerotekan badira, zalantzarik gabe, noizbait izandako jokabide lotsagarriak, edo egin eta esan behar zirenean egin eta esan gabe utziak.

Imanol Larzabal da gure iragan hurbileko biktimetako bat. Atzo inauguratu genuen Donostiako Benta Berri plazan haren omen eta oroimenezko horma-irudia, Imanol Oroituz taldeko kideek hautatutako argazki eta goiburuaz: “zoaz urruti airean, lau haizetara”. Hunkigarria izan zen dena.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide