Gure leizea

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko ira. 25a, 09:00

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Zerbaiten alde egoteak ez du esan nahi zuk babesten eta hauspotzen duzunak erronka ziur irabaziko duela uste izan behar duzunik. Badirudi Kataluniako erreferendumaren alde gaudenak baikortasun erabatekoa erakustera behartuta gaudela.

Edozer baino nahiago nuke, baina zail ikusten dut urriaren 1eko galdeketa gauzatu ahal izatea. Argi dago Generalitateak plan bat eta bi baino gehiago garatu dituela estatuaren barrikadei aurre egiteko baina, honen jarrera eta jokabideak ikusirik, zernahitarako gai direla iruditzen zait. Arma guztiak baliatuko dituzte, tanketak barne. Apustu egin behar banu, galdeketarik burutu ezetz egingo nuke eta, halere, estatua partida galtzen ari da. Galdu du jada.

Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen Noticias de Gipuzkoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide