Arrastoa uzten duten pertsonak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko eka. 19a, 09:10

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Ez nuen Mattin Trekurekin kantatzeko zoririk izan. Hark 1981eko uztailean egin zuen azken plaza, hil baino 18 egun lehenago, eta nik hurrengo urteko apirilean lehenbizikoa. Halere, hura hil baino pare bat hilabete lehenago bisita egin genion Eskolarteko 1. Bertsolari Txapelketan parte hartu genuen gazteok.

Ordurako adinak otzandua zuen, baina gizon alaia, bizia eta maitagarria atzeman genuen. Hizketan ere ba omen zuen grazia eta txispa. Hori adierazten duen pasadizo bat entzun izan diot Lazkanori:

- Mattin, kafea ere hartu beharko duk, ala?

- Bai, deskafeinatua.

- Deskafeinatua?

- Bai. Nik kafea hartzen dudalarik, emazteak ez dik lorik egiten.

Halatsu ibilia izango da gurea ere, denbora puska bat bazeraman behintzat kexu. Lokartu ondorengo ordubetean saltoka aritzen omen naiz, 20-30 segundoz behin botea egiten omen dut. Hori entzuten nazkatuxe, joan naiz, bada, espezialistarengana. “Euskaldun berria naiz, nire euskara oso txarra da”, esan dit artatu nauen mediku abegitsuak. “Zure euskara zoragarria da”, erantzun diot. Euskarak ez du mediku hobea egingo, baina haren tratua bai hurbilagoa.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzia. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide