Surrealismo egunerokoa

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko eka. 12a, 08:27

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Atitte ta amama / joan ziran mendira / aizkoria galduta / hasarratu ziran. / Attittek amamai / iletikan tira, / amamak attittei / mailukia tira.

Ikastolan ikasitako kanta da, oso ume ginela. Melodia xinple eta oinarrizkoa du erabat. Ez naiz oroitzen zein maisu-maistrak erakutsi zigun, baina denok pozik kantatzen genuen.

Neure baitako haur-hausnarketetan, oso zentzugabea iruditzen zitzaidan. Zer arraiotarako eraman ote zituzten attittek eta amamak aizkora eta mailua mendira? Hori zen lehen galdera.

Baina harridurarik handiena bigarren erdiak eragiten zidan. Aizkora galdu izanak eragindako haserrealdian, attittek amamari iletik tiratzen zion, eta amamak attitteri mailua jaurtitzen.

Noiticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzia. Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide