Ostixek

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko ots. 27a, 09:37

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Hippytik ere dezente zuen Potxuk. Erabateko bizizalea izaki. “Zahartzaro laburra izango diat, gaztaroa asko luzatzen ari nauk eta”, esan ohi zuen. Bai asmatu ere! Bazuen tarteka Orroagako hondartzara joan eta larru gorritan jartzeko ohitura.

Egun batean, gau-pasa egin ondoren ziur aski, eguzkitan tripaz gora jarri eta lo hartu zuen. Olatu baten freskurarekin esnaturik, lokartu zenean baino askoz biluziago zegoela konturatu zen, ordurako itsasoak eramanak zizkion denak: arropa, dirua, giltzak, oinetakoak... Hondartza gaineko bidera igo, esku batekin zintzilikarioak ahal bezala estali eta bestearekin autoestopean hasi zen. Berehala gelditu zitzaion herritar bat, eta Azpeitiraino eraman. Herrira iristean bost ogerleko eskatu behar izan zizkion txoferrari, telefono dei bat egiteko. Irudikatzen dut Potxu, kabinan sartuta, amak munduratuta bezalaxe. Ondorengo egunetan erruz larrutu zuten santuz eta epailez beteriko gure herrian. Potxuk ez zuen deus ezkutatzekorik, ordea, koskabiloak izan ezik.

Haurrak ginela, egun batean sekulako mugimendua sumatu genuen gure etxepean zegoen banketxe batean. Gazte batzuk aurpegia estalita sartu ziren lapurretara, eta diru-zorro handi samarra eraman. Berehala zabaldu zen lapurren eta banketxeko langileetako baten arteko elkarrizketa.

- Dirue! Eman dirue!

- Etziok diruik.

- Bankuen eztaola diruik? Ostixek!

Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide