Luhuso

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko abe. 19a, 10:40

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Urteak badoaz. Ehunka lagunentzat inoiz ezabatu ezineko ondorioak utzi baditu ere, gero eta lausoago oroitzen ditugu ETAk bortxa erabiltzen zueneko garaiak. Ahalegin kontrajarrien arteko borrokan dihardute gure baitan memoriaren mekanismoek. Alde batetik, oroimenean nahi ditugu bizi izandakoak.

Ez bidegabeki hil, bahitu eta mehatxatu dituztenekiko zor hori dugulako soilik, baita are garrantzi-tsuagoa den zio bategatik ere: iragana hausnartu, okerrak aitortu eta irtenbideak bilatzen ez dituenak lehengo makurrak errepikatzeko arrisku bizia du. Beste aldetik, buruak ahanzturara jo-tzen du behin eta berriz, pairatutakoak mina besterik ez baitakarkio.

ETAk heriobidea utzi zuen, baina armak bere esku ditu oraindik. Pauso hori geratzen zaio politikaren xendari itzulbiderik gabe heldu diola berretsi eta “ETAk talde armatua izaten jarrai-tzen du” argudioari petrolioa ateratzen diotenak ahoa bete hortz uzteko. Baina nagusiki euskal gizarteari zor dio urrats hori.

Ez da erraza izango. Nazioarteko begiraleen bermea gutxietsi eta karikaturizatu egin zuen Espainiako Gobernuak. Are erreparo gutxiago du armagabetze zibilaren bermea eskaini nahi duten eragileak zapaltzeko. Luhuson burutu atxiloketak salatzeko deituriko manifestaldiak eremu politiko hagitz zabalaren babesa izan du. ETAren armagabetzea benetan desio dutenek atsekabe eta etsipenez hartu dute berria, baina ezin diote entzungor egin egitate ukaezin bati: Frantzia eta -bereziki- Espainiako gobernuek oinarri ezin sendoago bat dute ETAren aztarnak behin betikoz ezabatzeko urratsik eman ez dezaten: herri-borondatea.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide