Lehenera itzultzea

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko aza. 28a, 16:54

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Gertakariak metatu egiten dira batzuetan, eta azken egun hauetakoak ez dira edonolakoak izan. Atzo Fidel Castroren heriotzaren berriarekin esnatu ginen. Patuaren graziarik gabeko txistea da kapitalismoaren aurkako borroka bizitzaren oinarri izan duen iraultzailea Black Friday egunez hiltzea. Miamiko kubatarrek ospatu egin dute. Fidelen jokamoldeekin oso kritiko izan arren, benetan miserablea iruditzen zait inoren heriotzaren karietara festa egitea.

Rita Barberá ere hil da. Akusatuen aulkian ikusi nahiko nukeen, baina bihotzak zapart egin dio. Senitartekoek ez zuten politikaririk nahi hiletan. Eskerrak! Espainiako presidentea bera joateaz gain, PPk Ritaren figura goraipatu egin du. Ez omen zuten baztertu, “hienetatik babestu” baizik. Hildakoen heriotza ospatzea bezain miserablea da haiei etekina atera nahi izatea.

Albiste izaten jarraitzen dute Altsasuko gertakariek. Guardia zibilen eta haien bikotekideen aurkako erasoaren ondoren -izan zenik ez dut zalantzan jartzen, zorigaitzez- Espainiako gobernua eta “justizia” -bereizi ezindako alorrak, hori ere zorigaitzez- hemen ezer aldatu ez balitz bezala jokatzen ari dira. Balirudike batzuek nahiago luketela lehenera itzultzea.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide