Erasotzailea ustezko zaintzailea denean

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko aza. 21a, 10:06

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Eguneroko kontua da. Izua eragiten du Rio de Janeiro edo Mexiko DFko karriketako boztizkeriak. Egun-argitan kale garrantzitsu bateko semaforo bat gurutzatzeko ez da aski motxila aurrealdean eramatea. Oso handia eta indartsua ez bazara edo taldean ez bazoaz, fisikoki menderatzeko modukoa ikusten bazaituzte, inolako erreparorik gabe kenduko dizute.

Baina hori baino izugarriagoa da poliziaren ustelkeria. Askotan eurek ebasten diete turistei, edo diru pixka bat izateko itxura duten bertakoei. Ez dira batere bakanak polizia-indarrek burututako sexu erasoak ere. Horrelakoren bat gertatuz gero, nola jokatu? Nora jo? Zertarako balioko du salaketa jartzeak lapurra polizia denean?

Duela egun gutxi jakin dugu. Adin txikikoen ustezko prostituzio-sare bat ikertzen ari dira Araban. Foru Aldundiaren zaintzapean zeuden bederatzi adingabe eta ustezko sei bezero identifikatu dituzte jada. Azken horien artean dago oraingoz atxilotu duten pertsona bakarra. Hain zuzen, arrisku egoeran zeuden gaztetxo eta gazteeekin lan egiten zuen psikologo kliniko bat.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide