Deus ere ez zekitenak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko urr. 24a, 09:47

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Felipe Gonzalez eta José Luis Cebrián hitzik gabe utzi dituzte Madrilgo Unibetsitate Autonomoan. Hitz egitera gonbidatu zituzten, baina inongo alderdi politikorekin loturarik ez omen duen talde batek hitza ebatsi zien.

Espainiako presidente ohiak, aberatsen konpromisu ugariek tarterik uzten diotenean, PSOEren norantza eta erabakietan eragiteko ahaleginetan jarraitzen du, baina iraganaren itzala du jarraika. Presidenteen agenda milioidunena baino are korapilatuagoa izaten da eta, garai hartan hain okupatuta zebilenez, ez zuen jakin bere barne ministroak eta segurtasunerako estatu idazkariak GAL estatu-talde terrorista sortu zutenik. Bereterretxeren kantoria datorkit gogora:

Ezpeldoiko jentiak

ala sentimentü gabiak!

Hila hain hüilan ükhen eta

deus ere ez zakitenak

Barrionuevo eta Vera errudun jo zituztenean, espetxeko ateraino lagundu zien Gonzalezek, alderdiaren elkartasun osoa adierazteko. ETAko presoei egiten zitzaizkien omenaldiekin asaldatzen zirenek euren terroristei babes osoa eskaini zieten, eta orain orduko mamuak agertzen zaizkie noiznahi.

Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide