Marra gorriak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko eka. 6a, 09:55

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

"20 urte deus ez da" dio boleroak. Lau besterik ez da igaro ETAk jarduera armatuaren bukaera iragarri zuenetik. Lau urte eta erdi, haize ufada batek egunkari baten orriak pasatzen dituen bezain arin joan direnak, baina zer nolako gaitasuna erakutsi duen gure jendarteak munduaren txoko gatazkatsu hau jasangarri bihurtzeko. Askok ondorioztatu dute ETA eta Ezker Abertzalea ez dituela gogoeta etikoak eraman aro berri honetara, estrategia politikoak eta bi estatu handiren jardunbide juridiko-polizialak baizik.

Oraindik bada garai berriak asimilatu ez dituenik espektro sozio-politiko horretan, eta ez naiz oso gutxi omen diren disidenteez ari. Presoen kolektiboak berrikitan esan du bi marra gorri dituela: elkar salatzea eta damua. Salaketaren aurkako jarrera oso gurea omen, hala dio Orson Wellesek Around the world with Orson Welles dokumentalean. Damuaren aipamen soilak, zorigaitzez, argi uzten du hein batean iraganari iltzaturik jarraitzen dutela. Izan ere, ez dira damu kolektiboaz mintzo, norbanakoena ere eragotzi nahi dute.

Bizikidetza hobetu izanak, hain epe laburrean eman ditugun urratsen egiaztatzeak, ezin gaitu iraganeko basakeriak ahanztera eraman. GAL talde terroristaren buruetako batek ere, Segurtasunerako Estatu Idazkari izan zen Rafael Verak, marra gorri berberak ditu. Ez du X jauna salatu, ez salatuko ere honezkero, eta damuaren marra igarotzeko prestasunik ere ez du erakusten. “GALen ekintzengatik -ekintza deitzen ditu, ez krimen, horra beste antzekotasun bat- barkamena eskatzea esfortzu bat da, eta guztiz alferrikakoa, arduradun asko hilik baitira jada”. Antzeko argumentuak erabiltzen ditu PPk Francoren altxamendua eta 40 urteko diktadura salatzeari ixkin egiteko.

Jarraitu irakurtzen, hemen. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide