Txapelik gabeko izarrak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko mai. 30a, 07:34

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Beharrak eragindako txoramena dela pentsa liteke, 1989tik txapelik ospatu ez duen probintzia bateko zaleen premia. Aspaldikoa da Tolosa, zer esanik ez haren aurreko txapeldun gipuzkoarrak. Luzaroan txapeldunik izan ez dutenek polita eder eta handia erraldoi ikusteko arriskua izan dezakete. Arinegi goazke, menturaz.

Bizkaian ere antzeko lehortea bizi izan dute, baina Hego Uribeko pilotari zimel, langile eta lotsati bat izar bihurtu zen bat-batean, hiru txapel nagusiak bata bestearen segidan irabazteraino. Azken egunetan bizkaitar bat baino gehiago sumatu dut Irribarriaren erakustaldiei eman bide zaien oihartzun handiegiaz kexu, mukizu baten zartada batzuek hiru txapelek baino itzal gehiago egitea nola litekeen galdezka, eta horrek txapeldun handiaren urguiluan ere eragin ditzake pitzadurak.

Objektiboki, Irribarriari eskaini dizkiogun laudorioak gehiegizkoak dira. Izan ere, oraindik ez du ezer irabazi. Aramarraren lorpenek objektibotasunaren mugak gainditzen dituzte, ordea. Azken 60 urtean milaka pilota partida ikusi dituen gizon batek askotan esan izan digu esku huska, ezker paretan, berak ezaguerarik duenetik hiru figura handi izan direla: Arroyo, Ogeta eta Mikel Goñi. Atano III.a eta Gallastegi albora utzirik, ez baitzituen sasoi betean ezagutu, ondoren izan diren izarrekiko mespretxu nabarmena dela pentsa liteke, txapelik gehien irabazi dituztenak -Hilario Azkarate, Juan Inazio Retegi, Julian, Aimar Olaizola, Juan Martinez de Irujo...- krudelki gutxiesten dituen iritzi arin eta sustrairik gabea. 

Jarraitu iritzia irakurtzen hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide