Xarmatu eta ahaldundu

Erabiltzailearen aurpegia

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Euskal Herritar sentitzen garenok -eta zarauztar, europar, mundutar...baina ez espainiar edo frantziar-, maiz kexatzen gara gure desabantailez. "ETArik gabe zernahitaz hitz egin daiteke" esaten zutenek egin beharreko aldaketa guztiak legediaren barruan egin behar direla esaten digute orain. Alegia, unionistek 31 eskutik. Gure herritar edo hizkuntza eskubideen egoera irauli nahi dutenen artean askotariko iritziak daude.

Batzuk bestela pentsatzen dutenak seduzitzeko premiaz mintzo dira, limurtzeko komenientziaz. Beste batzuek, ostera, zirt-zart egitea hobesten dute, ahalduntzeak gainerako onura guztiak berekin lekarzkeela sinetsirik.

Geroaz ari beharrean, gaur egun bizi dugunak eman diezaguke estrategia egokiaren giltza. Hego Euskal Herriko herritarrak espainiar gara legez. Agiri alternatibo guztiak eramango ditugu patrikan, baina espainiar naziotasuna egiaztatzen duen pasaportea erakutsi beharko dugu hegaldi bat hartzeko. “Ibarretxe plana” errotik moztu zuten eta kataluniarrei behin eta berriz esan diete alferrik direla aldebakarreko independentzia adierazpen guztiak, mila bider gogorarazi diete bidetik irtenez gero konstituzioaren baliabide guztiak erabiliko dituztela hori ekiditeko, tankeak kalera ateratzeko aukera barne.

Jarraitu artikulua irakurtzen, hemen. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide