Estalpetik espaloira

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko urt. 4a, 09:55

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Aurten ez dugu negurik. Naturak lozorroan behar lukeenean, dagoeneko loretan dira sahatsak eta urritzak. Ganadua oraindik larrean. Arropa-dendak, aldiz, gorriak ikusten, eguraldi honekin ez baitago neguko txamarra lodiei begiratu ere egingo dienik. Etxerik ez dutenentzat, kale gorrian bizi direnentzat, ez dago giro eta garai onik baina, bere txarrean, aurtengo sasi-negua hobe. Trenbide ondoko amatxi xaharrak eskertuko du.

Urte batzuk badira emazteki xaharra Zarautza agertu zela. Ez dakit izenik baina, izanaren pareko bada, izena ere arraroa beharko du. Demagun Ilinca deritzala. Ilinca xelebrea da, bai. Orduak eta orduak igarotzen ditu trenbide ondoko ezkaratz baten koxkan eserita, eskean. Ondotik pasatzen zaion orori, eskupekorik eman zein ez, irribarre eta hitz goxoak eskaintzen dizkio beti. Aurten ez du hotz handirik jasan, ez da asko busti, baina negurik latzenetan ere hortxe ikusi izan dugu. Zaletasunagatik egoten da, ez premiarik duelako. Pentsa, bi etxebizitza omen ditu Zumaian. Erositako prezioan saldu dut informazioa, baina jende serioak esan dit eta egia izango da. Zaletasun bitxia, gero, gure Ilincak!

Jarraitu Xabier Euzkitzeren Noticias de Gipuzkoako iritzi artikulua irakurtzen. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide