Gau bat aski

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2015ko abe. 2a, 10:39

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Sarean aurkitu dut. 20 urteko mutiko australiar batek grabaturiko bideoa da. Egun batzuk lehenago bizi izandako esperientziaz mintzo da. "Jordy Hurdes naiz. Beharbada Facebook bidez ikusi duzue azken egunetan ospitalean egon naizela. Zer gertatu zen kontatu nahi dizuet.

Australian sekulako jaiak egiten dira, estasi izeneko droga ugari mugitzen duten festak. Agian ez duzue jakingo. Ez dut hau egitea erabaki inori errukia emateko, kontzientzia harrarazteko baizik. Nire bizitzaren parte izan da da estasia, nire lagun eta senitarteko askori eragin die. Medikuek ezin dute sinetsi nola nagoen bizirik, oso pozik nago oraindik mundu honetan egoteaz. Orain itxarotea besterik ez zaigu geratzen. Denborak esango du grabaketa honetan sumatzen zaizkidan mugimendu kontrolaezinak eta toteltasuna gaindituko ditudan. Ez dakit sendatzeko modukoak diren, edo nolabaiteko hobekuntzarik izango dudan. Mesedez, gazteok, ez zaitezte horretan jausi. Hasieran dena dibertigarria da. Pilulak merke, 25 dolarren truke... baina ez du merezi. Horrela geratzen banaiz, bizitza osorako arazoa izango da. Arren, izan zaitezte indartsuak eta esan ezetz drogei. Egizue nigatik. Otoi, parteka ezazue bideo hau ahalik eta lagunik gehienekin. Eskerrak eman nahi ditut jaso ditudan mezuengatik, babesagatik. Barkadazue denoi erantzun ez badizuet. Saiatu naiz, baina leher eginda nago nire muskuluen espasmoengatik. Berriz ere eskerrak. Eta ez drogarik hartu, ez du merezi. Maite zaituztet."

Jarraitu Xabier Euzkitzeren iritzi artikulua irakurtzen Noticias de Gipuzkoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide