Parrokia ezagutzeko bisita gidatua izango da igandean

Erabiltzailearen aurpegia

Animatu eta ez gelditu Azkoitiko "Ezkutuko Altxorrak" ezagutu gabe. Igandean, Amabirjinaren Jasokundeko Parrokia barrutik ezagutu ezazu gida profesional batekin.

 

Txundituko zaituzten ehundaka istorio gordetzen dituen gunea ulertu ezazu, multzo monumental izendatuta dagoen Alde Zaharrean. Igandean 12:00etan hasiko da bisita Parrokian bertan. Eman izena info@tierraignaciana.com-era mezua idatzita edo eta 943 151878 telefonora deituta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide