Bihar errefusa zintzilikarioetan ez jartzeko eskatu du Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Erdiko mankomunitatea 2016ko urt. 4a, 15:51

Urtarrilak 6 jaieguna izanik, ez da errefusaren bilketarik izango eta beraz, herritarrei dei egiten diegu bihar, astearte gauean errefusa zintzilikarioetara ez ateratzeko. Edukiontzi grisa erabil daiteke errefusa ateratzeko. Bestalde, datorren astean astearte gauetako errefusaren bilketak bere horretan jarraituko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide