Panpa-belarrak moztu dituzte Juin auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Bizirik natur taldea 2022ko eka. 16a, 12:00

Urola Bizirik taldeko kideak eta Floreaga ikastetxeko ikasleak aritu ziren atzo Juin auzoan panpa-belarrak mozten. Landare hori inbaditzailetzat hartuta dago Euskal Herrian.

Atzo, asteazkena, Urola Bizirik natur taldeko kideak eta Floreaga ikastetxeko DBH4 mailako neska-mutilak Juin auzoan hazita zeuden panpa-belarrak kentzen aritu ziren. Udal brigadako langileek gunea egokitu ondoren, landare inbaditzaile hori mozteko lanetan aritu ziren zenbait lagun.

Panpa-belarra oso moldakorra da eta askotariko ingurunetan eta klimatan haz daiteke. Gainera, hazi asko ekoizten ditu; izan ere, ale bakoitza milioi bat hazi ekoiztera irits daiteke bere bizitzan zehar. Euskal Herrian, nazioarteko beste zenbait lekutan bezala, landare inbaditzailetzat hartu da panpa-belarra. Beste zenbait lurraldetan, berriz, guztiz debekatuta dago landare hori saltzea eta landatzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide