#GeraZaitezEtxeanEzIsilik

Erabiltzailearen aurpegia Urola Bizirik natur taldea 2020ko api. 17a, 09:54

Gaur, apirilak 17, Baserritarren Nazioarteko Borroka Eguna da, eta Urola Bizirik natur taldeak bat egin du aldarrikapen egun horrekin.

Pozik gaude azoka tradizionalak bertan behera uzteko agindua baliogabetzea lortu dugulako lehen sektoreko eragile nagusien eta hainbat herri eragileren artean (300 baino gehiago). Azokak babesten ditugunean, baserritarrak babesten ari gara beren lanari balioa emanez, eta besteak beste, prezio justu bat ordainduz. Zer jaten ari garen ezagutzeko aukera baitugu ekoizlearekin dugun zuzeneko harremanaren bidez. Bertako produktuen salerosketa lehenetsi behar dugu, ingurumenarekiko errespetuzko ekoizpenaren eta kontsumoaren alde.

Apirilaren 17a Baserritarren Nazioarteko Borroka Eguna dela aprobetxatuz, EHkolektibotik baserritar txikien eta gertuko kontsumoaren aldeko aldarrikapena egiteko gonbidatu gaituzte. Adibidez, argazki bat atera dezakezue bertako produktuak erosiz azokan, denda txikiren batean, zuzenean baserritarrei edo antzeko ekintza batean. Ondoren, argazkiak Elikadura burujabetzaren alde erosten dugu mezuarekin eta Via Campesinak proposatzen duen traola (#GeraZaitezEtxeanEzIsilik) erabiliz sare sozialetara igotzea eskatzen dizuegu. Bestelako egitasmoak ez daude gaizki bertsoak, mezuak, irudiak...

#GeraZaitezEtxeanEzIsilik
#goranekazarienborroka #elikaduraburujabetza #SOSNekazariak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide