Bertsoa

Eskarmentua

Erabiltzailearen aurpegia

Unai Izagirre Etxeberriak abuztuko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoa: 'Eskarmentua'.

Gaia: Eskarmentua

Doinua: Uso zuri bat inguratu zait

 

Zoritxarren bat pasa ostean

eduki ohi du lekua

baina bi alde dauzkan txanpona

dela daukat ulertua

garai hauetan batzun burutan

nola zaigun lehertua

gaitza gaitzerdi bihurtu dadin

behar da eskarmentua.

 

Konfinamendu garaian bazen

bai kexa ta bai negarra

egun kaleko irudi_askotan

non dago zentzuan marra?

Etorkizunak izango dunez

eskarmentuan beharra

denok bagenu ez litzateke

izango seinale txarra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide