Bertsoa: Iruñeko pailazoak

Erabiltzailearen aurpegia

Unai Izagirre Etxeberriak abenduko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Iruñeko pailazoak'.

Gaia: Iruñeko pailazoak

Doinua: Ai hori begi ederra

 

Plamplonatikan marrazo

batek egin du eraso

hay-untamientok akaso?

euskal umeen irribarrea

noiztik dugu ba arazo

nola liteke hau jazo

ezin erantzunik jaso

benetan zein da pailazo?

 

Mayaren adierazpen

batzuk garena narrasten

nola ote dira hasten?

Herri jostari batek erantzun

du sudur gorriak janzten

pailazoak segi azken

pena ta_amorruak ahazten

eta irriak marrazten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide