Zerber, Cordonnier eta Burruntzik jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Udala 2015ko abe. 18a, 10:51
Argazkia: Azkoitiko Udala.

Udalak 2006tik sustatzen du Bai Euskarari Ziurtagiria, euskararen aldeko urratsa ematen duten merkataritza eta ostalaritza establezimenduak akreditatuz. Aurten, merezimendu hau hiru enpresek jaso dute. Alegia, Zerber burdindegiak, Cordonnier oinetako konponketa dendak eta Burruntzi arkitektura estudioak.

 

Zerber burdindegiak Bidean maila lortu du, programako lehen mailako ziurtagiria. Beste biek, Zerbitzua Euskaraz maila eskuratu dute. Nekane Larrañaga Euskara zinegotziaren eta Bai Euskarari elkarteko Arkaitz Illarramendiren eskutik jaso dute ziurtagiria.

Udaletxeko batzar aretoan egindako ekitaldian jaso dute ziurtagiria Burruntzi arkitektura estudioko Beñat Alkortak eta Oihana Aldazabalek; Zerber burdindegiko Unai Altunak eta Cordonnier oinetako konponketa establezimenduko Pedro Ramosek.

Gaur egun, 32 ziurtagiridun eragile daude Azkoitian. 

Aldalur Jostundegia
Aranbarri Drogeria

Arkupe Taberna
Arrospide Oinetakoak

Autobuses La Guipuzcoana S.L.

Azkoitiko EAJ-PNV

Biharko GIPUZKOA S.L.

Elkarmedia S.L.

Etxaniz Autoeskola
Fk Kopistegia

Floreaga Salestar Ikastetxea
IES Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe BHI

Ikasi Groups Solutions S.L.
Itziar Arrandegia

Itziar Jatetxea
Joyería Gonzalo

Kinttela Estankoa

Koxka Kafetegia
Milar Larramendi
Nhoa, Ainhoa Etxaniz Estudioa
Plaza Berri Sport

Presalde Gozotegia

Psoe Taberna – Azkoitia

Serbitzu Elkartea S.L.
Tailetu Aholkularitza-Inmobiliaria
Traki Harategia
Uria Sulkaldeak S.L.
Zakela Kultur Elkartea

Zerber burdindegia

Burruntzi Arkitektura estudioa

Cordonnier

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide