Merkatariek eta ostalariek euskarazko euskarriak garatzeko diru-laguntzak eskatu ditzakete

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Udala 2015ko urr. 19a, 16:48
Argazkia: behance

Udaleko euskara zerbitzuak diru-laguntzak bideratuko ditu euskarazko euskarriak garatu nahi dituzten merkatari eta ostalarientzat. Laguntzak eskatzeko epea urriaren 30ean amaituko da.

 

Ondorengo ekintzak dira Euskara zerbitzutik diruz lagunduko direnak:

-Errotuluak euskaratzea. Euskaraz jartzeagatik kostuaren %50. Gehinez, 360 euro.Bi hizkuntzetan jartzeagatik, berriz, %20 eta gehienez, 100 euro.
-Poltsak, kartazalak, bisita txartelak, albaranak, fakturak, kartelak... euskaratzea. Kostuaren %60. Gehienez, 360 euro. Kasu honetan ere, bi hizkuntzetan jartzeagatik laguntza %20koa izango da. Gehienez, 120 euro.
-Euskarazko webgunea sortzea. Webgune osoa euskaraz egiteagatik %60. Gehienez 600 euro. Hasierako orria euskaraz baldin bada eta gainerakoak bi hizkuntzetan, kostuaren %50 finantzatuko da. Gehinez, 500 euro. Eta webgune osoa euskaraz eta beste hizkuntza batean egiteagatik, %25eko diru-laguntza emango da, gehienera jota 250 euro.
-Programa informatikoen kasuan, euskaratzeagatik kostuaren %100 jasoko dute eskatzaileek. Gehienez, 600 euro.
-Euskara ikasteko ere diru-laguntzak emango dira. Euskaltegietan ikastaroak egin nahi dituztenei matrikularen %75 emango zaie, gehienez 350 euro. Besteak beste, ikastaro trinkoak eta barnetegietako ikastaroak ere %70ean lagunduko dira. Ikastaro trinkoen kasuan, gehienez 350 euro jasoko dira eta barnetegiei dagokienez, 1.050 euro.

Ikusi oinarriak: www.azkoitia.eus/euskara/diru-laguntzak
Eskaerak egiteko jarri harremanetan Udaleko Euskara zerbitzuarekin: euskara@azkoitia.eus– 943 85 71 75


Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide