Koordinazio Soziosanitariorako Protokoloa sinatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia
Teresa Garmendia, Osakidetza Goierri-Urola garaiko E.S.I.ko gerentea eta Javier Zubizarreta alkatea.

Udalak Koordinazio Soziosanitariorako Protokoloa sinatu du osasun eta gizarte arreta aldi batera behar duten pertsonei behar duten arreta koordinatua eta egonkorra eskaintzeko, baliabide soziosanitarioak kudeatzen dituzten erakundeen aldetik. Hiritarren eskubideak bermatzeko suerta daitezkeen egoerak koordinatzeko balio du konpromisoak.

 

Esparru soziosanitarioak behar sozialak eta sanitarioak batzen ditu eta esku-hartze bateratuen koordinazioa ahalbidetzen du protokolo honek, beharrezkoa den kasuetan.

Lan dinamika honetan parte hartuko dute Azkoitiko Udalarekin batera, Goierri-Urola Garaiko ESI (Lehen mailako arreta, anbulategiak eta Zumarragako Ospitalea), Beasain, Zumarraga eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroek, Donostiako Ospitaleak, udal gizarte zerbitzuek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide