Xabier Munibe Ikastolaren 50. urteurreneko bideoklipa

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2022ko uzt. 1a, 17:16

Osasun krisia tarteko, Xabier Munibe Ikastolaren 50. urteurreneko ekintza guztiak ezin izan zituzten egin, baina 2022-2023 ikasturtean ekitaldi berriak egingo dituzte. Orain, 50. urteurreneko bideoklipa kaleratu dute.

Xabier Munibe Ikastolaren 50. urteurrenaren bideoklipa kaleratu dute. 2019-2020 ikasturtean zehar hainbat ekitaldi egin ziren, baina pandemia tarteko, denak ezin izan ziren egin. 2022-2023 ikasturtean berriro dena martxan jarri eta prestatutako ekitaldiak zein berriak jarriko dira martxan. Horri hasiera emateko asmoz, bideoa egin dute.

Ia 400 pertsonak eman zuten izena plazan egitekoa zen ekitaldi nagusian parte hartzeko, eta ia 3.000 argazki prestatu zituzten argazki erakusketarako. Horretaz eta beste hainbat ekimenez gozatzea espero dute. Lehen pausoa egin dute, urteurrenerako sortutako abestia berriro grabatzea ikasle, ikasle ohi, guraso, irakasle eta abarrekin; hau da, ikastolaren parte direnekin eta izan direnekin.

Orain lanean jartzeko ordua dela adierazi dute taldeko kideek, proiektuko zein ekintza jarri daitezkeen martxan, zein ez, zein proposamen berri dauden... ikusi eta nola gauzatu pentsatu beharko dute. Irailetik aurrera berri ugari izango dira eta denei adi egoteko eskaera egin dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide