Ospatuko dugu!

Erabiltzailearen aurpegia

Xabier Munibe ikastolak 50 urte bete ditu, eta hainbat ekitaldi ospatu ditugun arren, dena bertan behera utzi behar izan dugu. Batik bat, bihar egitekoak ginen festa nagusia. Ezingo dugu ospatu.

Garai hauetan, ordea, Udaberri Guraso Elkarteak garbi dugu lehendabiziko ardura guztion osasuna zaintzea dela. Eta arduraz jokatzea tokatzen zaigu. Horregatik erabaki dugu festa bertan behera uztea.

Udaberri Guraso Elkartearen ekimenez, eta Xabier Munibe Ikastolarekin elkarlanean, jaialdi berezia antolatzen ari ginen, eta jarraituko dugu. Izan ere, urteurren bereziak festa berezia merezi du, eta nahiz eta bihar ez izan, ospatuko dugu!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide