Igeriketa eta eskubaloia asteburuan, Eskola Kirolaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2020ko ots. 28a, 10:34

Bihar, larunbata, igeriketako saioa antolatu du Eskola Kirol Kontseiluak, Zubiaurre Igeri Elkartekoen laguntzarekin. Igeriketa saioak LH3, LH4 eta LH5 mailako ikasleei zuzenduta daude. Aldiz, LH6ko ikasleek eskubaloi saioa izango dute, Munoandi Eskubaloi Taldearen laguntzarekin.

IGERIKETA: LH3, LH4 eta LH5

Noiz: Otsailak 29, larunbata.

Ordua:

9:00etan, LH5eko ikasleak . Saioa 9:15etatik 10:15etara izango da.

10:30ean, LH4 eko ikasleak. Saioa 10:45etatik 11:45etara izango da.

12:00etan, LH3ko ikasleak. Saioa 12:15etatik 13:15etara izango da.

Lekua: Azkoitiko Elkargunean (sarrera zaharretik)

ESKUBALOIA: LH6

Noiz: Otsailak 29, larunbata.

Ordua: 9:00etan

Lekua: Azkoitiko Elkargunean (sarrera zaharretik)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide