Eskupilota eta tenisa probatuko dituzte aste honetako Eskola Kirolean

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2020ko ots. 12a, 10:05

Larunbat honetan, otsailak 15, Eskola Kirolaren saio berri bat izango dute haurrek. Eskupilota eta tenisa izango dira probatuko dituzten kirolak.

Batetik, Eskola Kirol Kontseiluak pilota saioa antolatu du LH3 eta LH4 mailako ikasleentzat. Oteiza eta Gurea frontoietan banatuko dituzte ikasleak eta bertan ordubetez, gutxi gorabehera, pilotako jolas desberdinak landuko dituzte.

Bestetik, Azkoitiko Tenis Klubaren laguntzarekin, teniseko saio bat antolatu dute LH5 eta LH6 mailako ikasleentzat.

Hona hemen xehetasunak:

Eskupilota

  • Noiz: Otsailak 15
  • Ordua: LH3: 09:30

                      LH4: 11:00

  • Lekua: Oteiza frontoietan

Tenisa

  • Noiz: otsailak 15
  • Ordua: LH6 — 09:30

                     LH5 — 11:00

  • Lekua: Txerloiako tenis pistetan
  • Eraman beharrekoa: erraketa

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide