Txirrindularitza saioa egingo dute asteburuan LHko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren zapatuan, urriak 26, Eskola kirol kontseiluak txirrindularitza saioa antolatu du Jokin Ormaetxea eta Peña Elorza taldeen laguntzarekin.

LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailako ikasleentzat. Saioa ordu bete ingurukoa izango da. LH3 eta LH4 mailako ikasleak Aizpurutxora joango dira. LH5 eta LH 6 mailako ikasleek, berriz, aukeran izango dute irteera. Nahi duenak mendi aldera joateko aukera izango du, eta besteek, Aginagako bidegurutzera. Gurasoak ere gonbidatu dituzte irteerara. 

Ordutegiak

LH5 eta LH6 mailetako ikasleak 08:50ean elkartuko dira Jausoroko plazan. LH4ko ikasleak 10:15ean elkartuko dira eta LH3koak 11:30ean. Eskola Kirol Kontseiluak jakinarazi du beharrezkoa dela bizikleta eta kaskoa eramatea derrigorrezkoak direla.

Eskola Kirol kontseiluak gogorarazi du izena emanda dauden guztiek dutela konpromisoa ekintza guztietan parte hartzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide