Saskibaloia eta herri kirolak asteburuan Eskola Kirolean

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren zapatuan, urriak 19, LH3 eta LH4ko ikasleek saskibaloi partidak jokatuko dituzte. LH5 eta LH6ko ikasleek, berriz, herri kirolak landuko dituzte Gurea pilotalekuan. 

Hona hemen ikasle guztien ordutegiak:

 

LH3

Xabier Munibe A - Iraurgi A (Perdillegi frontoia, 09:00)

Xabier Munibe B - Iraurgi B (Perdillegi frontoia, 10:00)

Xabier Munibe D - Karmelo Etxegarai A (Perdillegi frontoia 11:00)

Xabier Munibe G - Karmelo Etxegarai B (Perdillegi frontoia 12:00)

Xabier Munibe C - Iraurgi C (X. Munibe 1, 09:00)

Xabier Munibe E - Karmelo Etxegarai D (X. Munibe 1, 10:00)

Xabier Munibe F - Karmelo Etxegarai C (Urola, 11:00)

 

LH4

Xabier Munibe A - Karmelo Etxegarai E (Urola 2, 09:00)

Xabier Munibe E - Karmelo Etxegarai A (Urola 2, 10:00)

Xabier Munibe B - Karmelo Etxegarai D (Urola 3, 12:00)

Xabier Munibe F - Iraurgi C (Urola 3, 11:00)

Xabier Munibe G - Iraurgi B (Urola 3, 09:00)

Xabier Munibe H - Iraurgi A (Urola 3, 10:00)

Xabier Munibe C - Karmelo Etxegarai C (X. Munibe 2, 12:00)

Xabier Munibe D - Karmelo etxegarai B (X. Munibe 2 11:00)

 

Herri kiroletako saioa izango dute datorren zapatuan, urriak 19, LH5 eta LH6 mailako ikasleek. Saioa, Azkoitiko Gurea pilotalekuan izango da eta bertan ikasleek, ordubete inguruan, jolas desberdinak landuko dituzte. LH6eko ikasleen saioa 09:45ean izango da. LH5ko ikasleena, berriz, 11:00etan. Eskola Kirol kontseiluak gogorarazi du Eskola Kirolean izena emanda dauden ikasleek ekintza guztietan parte hartzeko konpromisoa dutela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide