Otarrera mendi irteera izango da larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2019ko ira. 19a, 10:16

Otarrera ibilaldia izango da zapatuan, hilak 20, Xabier Munibe Ikastolako Eskola Kirol kontseiluak antolatuta. 09:30etan abiatuko da txangoa ikastolatik, eta LH3, 4, 5 eta 6 mailetako ikasleentzat eta haien gurasoentzat izango da ibilaldia. 

Etzi, larunbata, mendi irteera antolatu dute Eskola Kirol kontseiluko kideek, Otarrera. LH3, 4, 5 eta 6 mailetako ikasleentzat eta haien gurasoentzat izango da txango hau, eta 09:30etan abiatuko da Xabier Munibe Ikastolatik. Hasteko, ikastolatik Aitzara joango dira, eta ondoren, Aitzatik Otarrera.

Haurrei ibilaldira jateko eta edateko zerbait eramateko gomendatu diete Eskola Kirol kontseiluko kideek; halaber, gaztetxoak txangora ikastolako kamiseta eramatera gonbidatu dituzte. Bestalde, kontseiluko kideek nabarmendu dute eskola kirolean izena emanda dauden LH3, 4, 5 eta 6 mailetako ikasleek antolatzen diren ekintza guztietan parte hartzeko konpromisoa dutela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide