Xabier Munibe Ikastolaren 50. urteurrena antolatzeko bilera, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2019ko ira. 10a, 09:58

Xabier Munibe Ikastolak 50 urte beteko ditu ikasturte honetan zehar, eta urteurrena ospatzeko lantaldearen bilera antolatu du Udaberri Guraso Elkarteak. Bilera bihar, asteazkena, egingo dute, 19:00etan Elkarguneko Oteiza gelan, eta urteurreneko antolaketan parte hartu nahi duten herritarrei bilerara joateko deia luzatu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide