Udaberri guraso elkarteak lan poltsa sortuko du Bitarteko Zaintza Zerbitzurako

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2019ko ira. 5a, 17:15

Adin nagusikoek eta euskaraz komunikatu ahal duten pertsonekin osatuko du lan poltsa elkarteak. Interesatuek urriaren 30a baino lehen bidali behar dituzte curriculumak.

Xabier Munibe ikastolaren Bitarteko Zaintza Zerbitzurako lan poltsa sortuko du Udaberri guraso elkarteak. Hasiera batean, ordezkapenak egiteko baliatuko dute lan poltsa, eta hura osatzeko honako bi baldintza hauek bete beharko dituzte herritarrek: 18 urte baino gehiago izatea eta euskaraz komunikatzeko gaitasuna edukitzea. Interesatuek CVa idazkaritzan utzi edo udaberriige@gmail.com helbidera idatz dezakete mezua, izen-abizenak zehaztuz. Urriaren 30ean amaituko da horretarako epea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide