Txirrindularitza asteburuan, Eskola Kirolean

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2019ko api. 3a, 09:11

Datorren zapatuan, apirilak 6, Eskola kirol kontseiluak txirrindularitza saioa antolatu du Jokin Ormaetxea eta Peña Elorza taldeen laguntzarekin, LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailako ikasleentzat. Saioak ordubete inguru iraungo du.

Guztiek Jausoroko plazatik hasiko dute ibilbidea. LH 5 eta LH6 mailetako ikasleek 09:00etan abiatuko dute ibilaldia, LH3 mailako ikasleek 10:30ean, eta LH4ko ikasleek 12:00etan. Jakinarazi dute, LH5-LH6 mailetako ikasleek Txalintxora joateko aukera izango dutela. Bestela, Jausoron jolasak egiteko aukera izango dute.

Ikasle guztiek bizikleta eta kaskoa eraman beharko dute. Kaskoa eramatea beharrezkoa izango da.

Oharra: Eskola kirolean izena emanda dauden ikasleek ekintza guztietan parte hartzeko konpromisoa dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide