Euskal Eskola Publikoaren webgune berria eta online denda

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2019ko ots. 20a, 12:03

Euskal Eskola Publikoaren Jaiak webgune berria du, baita online denda ere.

Online dendan ekainaren 2an Errenterian 'Makina bat taupada' lemapean ospatuko dugun jaiaren materiala eros dezakezue. Hiru motatako materialak aurkituko dituzue: helduentzako kamisetak, sudaderak eta biserak; haurrentzako kamisetak, sudaderak eta biserak; eta osagarriak: motxilak, poltsak, urontziak eta mandilak. Paypal kontu batekin edo bankuko txartelarekin eros ditzazkezue.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide