Igeriketa eta eskubaloi saioa LHko ikasleentzat

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2019ko ots. 6a, 09:21

Datorren zapatuan, otsailak 9, Xabier Munibe Ikastolako LHko ikasleek igeriketa eta eskubaloi saioa izango dituzte. Zubiaurre igeri elkartearen laguntzarekin, LH3, LH4 eta LH5 mailako ikasleek igeriketa saioa egingo dute. LH6 mailako ikasleek, berriz, eskubaloi saio bat izango dute, Munoandi eskubaloia taldearen laguntzarekin.

 

Igeriketa, Elkarguneko igerilekuan:

LH3: 12:00etan (saioa 12:15etik 13:15era)

LH4: 10:30ean (saioa 10:45etik 11:45era)

LH5: 09:00etan (saioa 09:15etik 10:15era)

Oharra: Kantxara sarrera zaharretik sartu beharko dute parte hartzaileek.

 

Eskubaloia, Elkarguneko kantxan:

LH6: 09:00etan. 

Oharra: Kantxara sarrera zaharretik sartu beharko dute parte hartzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide