Eskubaloi saioa Munoaundi eskubaloi taldearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2019ko urt. 17a, 09:20

Datorren zapatuan, urtarrilak 19, LHko ikasleek eskubaloi saioa izango dute. Munoandi euskubaloi taldearekin batera, egingo dute saioa, LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailako ikasleek. Ordu eta erdi inguruan kirol berri bat ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izango dute Xabier Munibe Ikastolako ikasleek.

LH3 eta LH4 mailatako ikasleek Xabier Munibe Ikastolan egingo dute saioa. LH5 eta LH6 mailatako ikasleek, berriz, Floreaga Ikastetxean. Hona hemen ordutegiak:

LH3ko ikasleak (Xabier Munibe Ikastola, 09:30ean)

LH4ko ikasleak (Xabier Munibe Ikastola, 11:00etan)

LH5eko ikasleak (Floreaga Ikastetxea, 09:30ean)

LH6ko ikasleak (Floreaga Ikastetxea, 11:00etan)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide