Euskaraldia babesteko, ikastolako gurasoek taldeko argazkia aterako dute ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2018ko aza. 13a, 10:15

Xabier Munibe Ikastolako gurasoek taldeko argazkia atera dute ostiral honetan, azaroak 16, Euskaraldiarekin bat egiten dutela adierazteko. Ikastolako jolas parkean elkartuko dira, 17:00etan, argazkia atera nahi duten guraso guztiak. Udaberri guraso elkarteko kideek ikastolako guraso guztiei gonbidapena luzatzen die, argazkian agertzeko.

 

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialean izena emateko sartu loturan eta aukeratu Belarriprest edo Ahobizi izango zaren. Euskaraldia.eus atarian ez ezik, Azkoitiko puntu hauetan eman daiteke izena Euskaraldiarako: Elkargunea, Aizkibel liburutegia, anbulatorioa, Floreaga ikastetxea, Xabier Munibe Ikastola, Izarraitz Lanbide Heziketa, Azkoitia BHI, Txerloia eta San Juan futbol zelaiak, Azkoitiko AEK, Bizkargi musika eskola, udaletxea, Plaza Ondo jubilatuen elkartea eta San Jose adinduen egoitza.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide